Albisteak

Martxan da pantailen inguruko hitzaldi zikloa

Udalak antolatutako pantailen inguruko hitzaldi zikloa hasi da dagoeneko. Lehenengo saioa atzo arratsaldean izan zen, astelehenez, Alonderoko aretoan. Hitzaldia Maitane Ormazabalek gidatu zuen; bera psikologoa, psikoterapeuta eta aholkulari psikoemozionala da.

Pantailen eta adikzioen osasun mentalean duten eraginaren inguruko hitzaldia izan zen zikloko aurreneko saioa. Maitane Ormazabal hizlariak arkitektura sozialari garrantzi handia eman zion, azpimarratuz ez dela norbanakoaren arazo huts bat, baizik eta faktore askok, inguruko pertsonak, kultura eta gizartearen egitura berak, hala nola, eragina dutela.

Zikloa maiatzera arte luzatuko da, eta datozen bi hilabeteetan beste hiru hitzaldi egongo dira.

Hona hemen zikloko gainerako hitzaldiak:

Apirilaren 8an, asteartez: “Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia”, 17:30ean Alonderon. Maitane Ormazabal hizlari.

Apirilaren 29an, asteartez: “Mugikorrek eta sare sozialek ezkutatzen dutena”, 17:30ean Arroabeko eskolan. Telmo Lazkano hizlari.

Maiatzaren 9an, ostiralez: “Mugikorrekin eta sare sozialekin harreman osasuntsua eraikitzen”, 17:30ean Alonderon. Telmo Lazkano hizlari.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide