Martxoaren 20an iritsiko da Korrika Zestoara
Danbolin— 2024-01-11Gaur goizean jakinarazi dute 23. Korrikaren ibilbidea. Hamaika egunetan, zazpi herrialde zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. Irundik abiatuko da martxoaren 14an eta Baionan amaituko da martxoaren 24an. Zestoara martxoaren 20an iritsiko da, goizaldeko lauak aldera. Aizarnazabaldik helduko da lekukoa eta zestoarrok azpeitiarrei pasako diegu.