Albisteak

“Merkaurola” egitasmoa martxan jarri da

Zestoan Merkatari Elkarteak, Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteekin batera, “Merkaurola” egitasmoa jarri du martxan. Herrietako Udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean jarri dute martxan proiektua.

Egitasmoaren xedea Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea da. Horretarako, aste honetan hasi eta datorren asteetan BIZILAN enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu. Telefonoz egingo den galdetegi horretan, kontsumo ohitura, erosketa leku eta gure herri guneetako merkataritzaz galdetuko zaie herritarrei.

Galdeketa hauetatik ateratzen diren ondorioetatik, eskualdeko merkataritza estrategia definitzea da azken helburua. Hiru herrietako merkatari elkarteek ezinbestekoa dela adierazi dute azterketa hau, kontuan izanik kontsumitzaileen ohiturak aldatuz doazela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide