Mundua ezagutzen, plateretik hasita
— 2023-04-28Munduko janariak ezagutzeko aukera ezin hobea izan genuen atzo AEK-ko ikasle eta irakasleok
Euskal Herritarrok ez omen dakigu ospakizunik egiten mahaiaren bueltan ez bada. Baina irudipena dugu beste herrialdeetan ere janak baduela gurean adinako garrantzia. Atzo, hilak 27, “Munduko Janariak” izeneko mokadua egiteko hitzordua genuen, hala ere, ikusitakoak ikusita, gaur ez genioke mokadu deituko, paregabeko afaria baizik. Gure ikasleak klaseetan ez ezik sukaldean ere ederki moldatzen direla egiaztatu ahal izan genuen, eta bakoitzaren azalpenak entzunda, elkarren berri eta herrialdeetako gastronomiaren berri ere ikasi genuen.
Etorri ziren ikasle guztien artean, munduko hamaika plater dastatu eta jan genituen. Katalunia, Kuba, Italia, Kolonbia, Huesca, Nepal, Errusia, Asturias eta, nola ez, Euskal Herriko plater tradizionalak izan genituen mahai gainean. Den-dena mundiala!
Bejondeizuela!
Egin zaitez bazkide