Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Mus txapelketarekin hasi zituzten San Isidroak atzo Arroabean. Elkarteko mahai guztiak bete ziren eta luze jokatu zuten azken lau bikoteek sariak eskuratu arte.
Ederki elkarteak antolatu ditu artengo San Isidroak eta gaur arratsalderako ere izango da gozatzeko aukerea.
18:00 Herri Kirol parte-hartzaileak haur eta gurasoentzat.
19:30 Kantu-Poteoa auzoan zehar.
21:00 Ederki elkartean afaria
Afalostean, gaua alaitzeko, musika izango da DJ Zirikinen eskutik.
