Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaztetxearen XXIX. urteurreneko ospakizunei amaiera emango diete datorren asteburuan. Ostiraletik larunbatera musika izango da protagonista nagusia. Ostiralean, hilak 27, Rural Zombies eta Sofa taldeen kontzertuak izango dira iluntzeko 22:30ean hasita. Sarrera 5€takoa izango da.
Larunbaterako aldiz, egun osoko egitaraua antolatu dute gazte asanbladako kideek. 14:30ean bertso bazkaria egingo dute Gaztetxean. Aitor Bizkarra, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi bertsolariak arituko dira bertsotan. Arratsaldeko 18:30ean, herriko kaleak girotuko dituzte “bafle poteoarekin”. Eguna amaitzeko, bertsio gaua egingo dute gaztetxean, iluntzeko 22:30ean hasita. Ondoren, Gorpuz Kingz taldearen kontzertua.
Oharra: Bazkarirako txartelak Uztapiden eta Gaztetxean daude salgai 12€ren truke.