Albisteak

Nafarroako errenazimenduaren inguruko erakusketa izango da ikusgai datozen egunetan

Nafarroako errenazimenduaren inguruko erakusketa antolatu dute Nabarralde Fundazioak eta Urolako Nafar Zuztarrak kultur elkarteak datozen egunetarako. Erakusketak garai historiko horren inguruko informazioa, kronologiak, mapak eta bestelako materialak erakutsiko ditu. Abenduaren 25, 26 eta 27an izango da bisitatzeko aukera, Alonderoko kultur aretoan.

Antolatzaileek azaldu dute atal historiko horren bi esanahi garrantzitsu eskaintzen dizkigula: “Alde batetik, ia mila urtez jardun zuen eta nazioarteko mapan Euskal Herria kokatzen zuen Europako Estatu baten amaiera. Bestetik, etapa berezi eta bikain baten amaiera, Nafarroako Errenazimendua kulturaren, pentsamenduaren eta artearen arloan, euskal gizarteari Europa mailan izugarrizko distira eman zionaā€¯.

Hona hemen ordutegia:

Abenduak 25, ostirala: 10:00-13:30

Abenduak 26, larunbata: 10:00-13:30 / 17:00-20:30

Abenduak 27, igandea: 10:00-13:30 / 17:00-20:30




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide