Ozono-sorgailua tabernan
— 2020-12-22Zer ote da gailu hau? Zer da ozonoa (03)?
Ozonoa edo, batzuetan, oxigeno aktibatua deitzen zaion substantzia, naturak duen tresnarik onena da giroa garbitzeko. Izan ere udaberriko edo udarako ekaitz baten ondorioz arnasten dugun usain fresko eta garbi hori, naturak sortutako ozonoaren emaitza da.
Atmosferako ozonoak kutsadura garbitzen eta murrizten laguntzen du; horrela, lan egiteko eta bizitzeko giroa askoz osasungarriagoa sortzen du.
Baina, ozonoa espazio itxietarako, elikagaientzat eta urarentzat ere mesedegarria da; hauek, onddoez, bakterioez, birusez, etabar modu seguruan garbitzen laguntzen dituela diote zenbait adituek.
Horregatik, eta gaur egungo egoera gogoan edukita, ozono-sorgailu bat erosi dugu, jubilatuen tabernako bezeroak taberna barruan lasaiago sentituko direlakoan.
Egin zaitez bazkide