Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Emakume pilotariei “ikusgarritasuna” emateko sortu zen Ados Pilota kluba 2022an. Inoiz baino luzeagoa antolatu duten Ados Pilota elkartearen eskuz Binakako Txapelketa Nagusiaren hirugarren edizioa jokatzen ari dira aurten. Bi mailetan jokatzen da txapelketa, lehen mailan zazpi bikote ari dira lehian eta promozio maina, lau. Jada finalerdien fasera iritsita dago txapelketa. Apirilaren 7an, Iruñeko Labriten, Zabaleta eta Zabala, Ruiz de Infante eta Galeanoren kontra ariko dira, eta apirilaren 13an, Biarritzeko Plaza Berrin, Iturriaga eta Orbegozo, Barrokal eta Naroa Agirre arroarraren aurka. Partida hau irabaziko balute, txapelketako finalak apirilaren 21ean jokatuko dira Antzuolan.