Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zumaiako Aitzuri frontoian jokatu zen pasa den larunbatean frontball pilota modalitateko Euskadiko txapelketa, eta bertan izan ziren herriko bi pilotari. Naroa Agirrek eta Xabat Sasiainek 23 urtez azpiko kategorian parte hartu dute, eta azpitxapeldun titulua eskuratu dute.
Amerikar pilota eta euskal pilota uztartzen dituen modalitatea da frontballa. Horma bakarrarekin jokatzen da, ez du ezker hormarik. Emakumekoetan, Agirrek final estua jokatu zuen Mendizabalen aurka: set bana irabazi ondoren, hirugarren set erabakigarrian Mendizabal gailendu zen, horrela Euskadiko txapela irabaziz. Gizonezkoetan, berriz, Sasiainek ezin izan zuen Beitiaren aurka garaipena lortu, honek bi setetan eskuratu zuen garaipena.




Argazkiak: Utzitakoak