Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Naroa Agirre zestoarra izan da euskal ordezkaritzaren izarra Iztapalapan (Mexiko) jokatzen ari den 23 urtez azpiko Frontball Munduko Txapelketan. Euskal Selekzioa finalerdietara sailkatu da, eta bidean Agirrek jokatu du partidarik ikusgarrienetakoa.
Astelehenean, Agirrek Argentina menderatu zuen nagusitasunez: 10-2 eta 10-0 irabazi zuen, inoizko mailarik onena erakutsita. Atzo, bestalde, taldekide Nora Mendizabalek Frantziari irabazi zion 10-6 eta 10-8, eta horri esker euskal selekzioa finalerdietan da. Finalerdia bihar jokatuko dute, oraindik aurkaria zehaztu ez bada ere.