Albisteak

Naroa Agirrek Patri Espinarrekin jokatuko du Binakako Emakume Master Cup txapelketa

Asteburu honetan hasiko da Binakako Emakume Master Cup txapelketa, Guardian. Guztira, 16 pilotarik hartuko dute parte, horien artea Naroa Agirre arroarra. Patri Espinar usansolotarrarekin osatuko du bikotea Agirrek. Txapelketa bi multzotan jokatuko dute eta multzo bakoitzean lehen postuan sailkatzen diren lau bikotek jokatuko dituzte finalerdiak abenduaren 6an. Txapelketa guztia pilota mistoarekin jokatuko dute eta finala abenduaren 20an izango da, Arrigorriagan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide