Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Neguko barazki bereziei buruz gehiago ikasteko tailerra egingo dute datorren irailaren 18an, Iraetako baratzen gunean. Udalak eta Kutxako Ekoguneak elkarlanean antolatutako ikastearoa da eta bertan, barazki berezi horiek ezagutu eta dastatzeko aukera izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da doako saioa eta tailerraz gain, Furgobaratza ere bertan egongo da eta baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta hazi ekologikoak eskainiko dituzte. Gainera, landare bereziak oparituko dira.