Matrikulazioa zabalik AEK-n
— 2019-09-12“Zu hemen zaude, AEK ere bai” leloarekin hasi du matrikulazio kanpaina AEK-k. Edonon zaudela ere, bertatik bertara duzulako AEK-ren euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago Euskal Herri osoan; horietako bat Zestoan. Zestoako AEKn, urtero bezala, euskara praktikoa ikasi eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea; A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (online)
Zestoako AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, AIZU! Aldizkaria…
Informazioa gehiagorako, zatoz gure bulegora: Kultur Etxean aurkituko gaituzu! Astelehenetik ostegunera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara.
Telefonoa: 670420048
Emaila: zestoa@aek.eus
Egin zaitez bazkide