Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak 2024-2025 ikasturtearekin batera martxan jarritako nerabeentzako parte-hartze prozesuak beste hitzordu bat izango du ostiral honetan, azaroaren 7an. 12 eta 16 urte bitarteko gazteekin batera egingo den bilera Alonderon izango da, 19:00etan. Hala ere, saioa hasi aurretik, 18:45ean, luntx txiki bat eskainiko diete parte-hartzaileei.
Topaketa honetan, orain arte egindako ekintzen balorazioa egingo dute, eta aurtengo lan taldeak ere izango dituzte hizpide. Udalak azaldu du proiektu honen helburua dela herriko nerabeen “interesak eta beharrak ezagutzea”, baina baita gazteen arteko harremanak sendotzea, haiekin harremana estutzea eta “nerabeak herriko bizitzan parte aktibo bihurtzea” ere.