Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan, azken hilabeteotan Udala herriko gaztetxoekin elkarlanean aritu da hainbat ekintzaren antolamenduan. Ekimen horren harira, Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean, herriko zenbait gaztetxok Lasturko aterpetxera irteera antolatu dute. Asteburu honetan izango da irteera, uztailaren 5etik 6ra alegia, eta DBHko ikasleei zuzendutako ekintza izango da. Hamaika nerabek parte hartuko dute, Agirokoekin eta Leire Otaegi, Zestoako Udaleko Gazteria Saileko arduradunarekin batera.
Irteeran gaubela eta jolas desberdinak egingo dituzte. Lasturrera heltzeko ibilbideari dagokionez, lehenengo egunean, Zestoatik Zumaiara autobusez joango dira; handik Debara trenez egingo dute bidaia, eta azkenik, Lasturreraino oinez. Bigarren egunean, uztailaren 6an, itzulera Lasturretik Zestoaraino oinez egingo dute.