Albisteak
Nerabezaroan pantailen erabilerari buruzko hitzaldia izango da bihar, asteartea
— 2025-04-07Udalak antolatutako pantailen erabilerari buruzko hitzaldi zikloak aurrera jarraitzen du, eta bihar, asteartea, izango da bigarren saioa. Saio hau “Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikuntzaren garrantzia” izenburupean eskainiko da, eta Maitane Ormazabal psikologoa, psikoterapeuta eta aholkulari psikoemozionala izango da hizlaria. Hitzaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da Alonderoko aretoan.
Hitzaldiak irauten duen bitartean, zaintza zerbitzua eskainiko da Gaztelekuan, 17:15etik 19:45era. Zerbitzu honetan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da 688 684 029 WhatsApp zenbakira idatziz.
Zikloko hurrengo hitzaldiak ere programatuta daude:
Apirilaren 29an, asteartea: “Mugikorrek eta sare sozialek ezkutatzen dutena”, 17:30ean, Arroabeko eskolan. Hizlaria: Telmo Lazkano.
Maiatzaren 9an, ostirala: “Mugikorrekin eta sare sozialekin harreman osasuntsua eraikitzen”, 17:30ean, Alonderon. Hizlaria: Telmo Lazkano.
Egin zaitez bazkide