Albisteak

Nerea Mendizabalek ‘Elkarrekin hazi’ liburua aurkeztuko du Portalen

Nerea Mendizabal psikopedagogoak komunikazio ez-bortitza oinarri duen ‘Elkarrekin hazi’ liburua aurkeztuko du ekainaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, Portale Kultur Elkartean. Azken urteetan, ikastaroetan, guraso eskoletan edota bizitza pertsonalean ikasi eta ikusitakoa liburu batean jasotzeko beharra sentitu du. Horrela komunikazio-ez bortitza oinarri duen gurasoei zuzendutako lana kaleratu du. Liburuaren nondik norakoak azalduko ditu Portalen antolatutako saioan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide