Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Festak geroz eta gertuago daude, eta prestaketa lanak martxan dituzte Gazte Asanbladako kideek ere. Hain zuzen, larunbatean ospatuko den Gazte Egunerako nahiz irailaren 5etik 8ra bitartean izango diren amabirjinetarako Gaztetxeko txosnetan lan egiteko txandak banatuko dituzte gaur, astelehena.
17:00etan elkartuko dira Gaztetxe behean, eta lanaldiak banatzeko orduan santakutzetako danborradan parte hartu zutenak hartuko dituzte kontuan. Hortaz, Gazte Asanbladako kideek azaldu dutenez, danborradan parte hartu zutenek ezinbestekoa izango dute bilerara joatea.