Albisteak

Neurri zorrotzagoak ezarri edo ez erabakiko du aste honetan Eusko Jaurlaritzak

Aste honetan erabakiko du Eusko Jaurlaritzak egoerari aurre egiteko neurri zorrotzagoak hartuko dituzten edo ez. Hala adierazi du IƱigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Egoera “kezkagarria” dela esan du eta horri aurre egiteko esku artean “hainbat aukera” dituztela azpimarratu du.

Asteazken edo ostegunean aztertuko dute ze neurri hartuko dituzten, egun horietako datuek erakutsiko baitute aurreko neurriek izandako eragina. Etxeko konfinamendua ez du baztertu lehendakariak: “Neurri guztiak aztertzen ari gara. Dena dela, orain halakorik iragartzen badut, alarma gisa ulertuko da, etxeko konfinamendua etorriko dela”. Herritarrei sei pertsonako taldetatik kanpo ez mugitzeko eskatu die. Bestalde, garraio publikoan ibilgailu gehiago jartzea aztertzen ari direla iragarri du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide