Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bihar, uztailak 21, ostirala, odol ateraketak izango dira Alonderon. Emaileen taldetik jakinarazi digutenez, oporretan ere behar beharrekoa da odola, eta oraindik badaude biharko txanda batzuk libre. Arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak bitartean izango da odola emateko aukera. Txanda hartu nahi dutenek 628 048 866 telefono zenbakira deitu edo Whats App mezua bidali beharko dute.