Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Txupinazoa eta trikipoteoarekin emango zaie Arroagoiko santio-santanei hasiera. Arratsaldeko 19:00etan izango da hori, eta jarraian, afaria izango da herri etxean. Afal ondoren, Joxe Ramon Iriondo “Akulu” eta Aitor Salegik bertsotan egingo dute.
Gaueko 23:30ean Obaneuke taldearen erromeria izango da eta goizaldera, hiruak aldean DJ Hidalgo.