Albisteak

[OHARRA] Aizarnako bisita gidatua ekainaren 16ra atzeratu dute

Ezkutuko altxorrak egitasmoaren baitan antolatutako igandeko bisita gidatua ekainaren 16ra atzeratu dute. Bisitan, Aizarnako Ama jasokundearen eliza eta Santa Engraziako ermitari buruzko sekretu eta bitxikeria guztiak ezagutzeko aukera izango da. Ibilbidea goizeko 11:00etan hasiko da Aizarnako plazan eta Vicente Davila gida zestoarra arduratuko da saioa zuzentzeaz. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, Urola Erdiko turismo bulegoan (943 15 18 78 ).

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide