Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Atzo jaso zuen Olatz Zulaikak Danbolineko sareetan egindako lehiaketako saria. Bertan, parte-hartzaileek kafearekin lotutako produktuen lote berezi baten prezio zehatza asmatzeko erronka hartu zuten, Ugarte burdindegiaren eskutik.
Burdindegiak prestatutako otarrak 69,62 euroko prezioa zuen eta hurrengo osagaiak zituen: ur-irakinontzi bat, termo bat, xafla apaingarria, labanak gordetzeko hontzi berezia eta katilu-sorta bat.