Albisteak

Olentzeroren etorrerarako gabon kanten entseguak hasiko dira astelehenean

Zestoarrak hasi dira Gabonetarako prestaketekin, eta dagoeneko jarri dituzte entseguetarako datak abenduaren 24an Gabon eskean atera nahi duten herritarrentzat.

Gaztelekuan egingo dituzte entseguak, 18:00etan hasita. Datorren astelehena, abenduaren 18an hasiko dira eta 19, 21 eta 22an ere elkartuko dira ordu eta toki berdinean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide