Albisteak

Oletako estazio megalitikoan bisita gidatua egingo dute igandean

101 Arrazoi egitasmoaren baitan, Oletako estazio megalitikora bisita gidatua antolatu dute Agiro mendi klubak, Anaitasuna Mendi Bazkunak, Sokaitz eskalada taldeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Oletan ere ez! nahiz SaƱu Bizirik! plataformek. Datorren igandean, hilak 22, izango da hitzordua. Azpeitiko Antxieta arkeologia taldeko kideek gidatuko dute saioa, eta Iruarrietako trikuharriak eta Dolmenak eta Oletako eta Pagobakarreko tumuluak bisitatuko dituzte.

Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena eskolan edo kiroldegian, bost euroren truke. Izena emateko azken eguna hilaren 19a izango da. Autobusa goizeko 08:45ean abiatuko da Gurutzetik.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide