Ondarbaso baserriko Joseba Irureta ekarri nahi dugu gogora gaurkoan

Joseba Irureta Irureta – 1967-2016 –

Asurtzu-Erloko proiektua Izarraitz eremuko dimentsioa hartzera doanean, momentu ona iruditu zaigu aztarnategi berezi hau aurkitu zuen gure taldekide Joseba Irureta  gogoratzeko.

2006an Ikulluteko Gaine – Erlo aztarnategian zundaketak egiten ari ginela, bueltatxo bat egitera joan eta han etorri zen esanez : “aurkitu diat! hortxe goian beste leku bat hau baino hobeagoa zegok!!!”

Arkeologia eta natura orokorrean maite zituen eta urteetan elkarrekin miatu genituen hainbat kobazulo. Makina bat lokatza eraman genuen etxera. Urola, Deba eta Oria bailarako kobazulo guztiak astindu genituen, aurkikuntza ugari lortuz.

 

2016ko Martxoaren 24an utzi gintuen gaixotasun larri baten ondorioz. Normalean ixil ixilik hainbeste eman dutenei, bizi direnean ez zaie nahikoa eskertzen.

Eskerrikasko Joseba! hainbat momentu onengatik!!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide