Albisteak

‘ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK’ LEMAPEAN ELKARRETARATZEA DEITU DU ASTINDUK

Asteazken honetan, martxoak 23, Astinduk antolatutako elkarretaratzea izango da 19:30ean Zestoako Plazan. “Ongi etorri errefuxiatuak” izango da elkarretaratzearen goiburua.

Astinduk adierazi duenez “ekialde hurbilean dauden interes ekonomiko izugarriek eragindako gerra eta zapalketa daude migrazio horien iturburuan”. Hori dela eta, jada milioika pertsonak utzi behar izan dute beraien herrialdea, eta horiei babesa erakusteko egingo da elkarretaratzea.

“Europak errefuxiatuen giza-eskubideak urratzen ditu, eta gure isiltasuna ere konplize da. Egin ozen oihu, genozidiorik ez gure izenean!” azpimarratu dute Astinduko kideek,

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide