Albisteak

Ontzi arinak edukiontzi bidez jasoko dira bihartik aurrera

Gurutzeaga kaleko edukiontzi berriak

Aldaketak herrigunean, Arroabean eta Iraetan izango du eragina.

Hondakinen bilketa “egokitu” eta “efizienteagoa” izateko asmoz, ontzi arinak edukiontzi bidez jasoko dituzte bihartik aurrera. Aldaketak herrigunean, Iraetan eta Arroabean izango du eragina eta ontzi arinei soilik eragingo die; errefusa eta organikoa ohiko egun eta ordutegian atera beharko dira. Astelehenetan eta ostegunetan beraz, ez da kubo bidezko bilketarik izango, eta ontzi arinak edozein egun eta ordutan atera ahal izango dira.

Ontzi arinak biltzeko edukiontzi berriak jarri dituzte eta horrekin batera, kartoia biltzeko edukiontziak ere aldatu dituzte. Bolumen handiagoko edukiontziak dira, horrela ez dute espazioa handitu beharrik izango. Alkatearen esanetan, “lehen baino espazio gutxiagoan lehen biltzen genuen kopuru bera biltzeko gai izango gara”.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide