Albisteak

Oporrak Bakean programak 300 harrera familia lortzeko erronka du aurten

Oporrak Bakean programak 300 familia bilatzen ditu, udan 8 eta 12 urte bitarteko haur sahararrei harrera egiteko prest daudenak. Aukera hau opor batzuk eskaintzeaz harago doa; ingurune seguru bat bermatzea da kontua, non uda ezberdin batez gozatu ahal izango duten, Udara, Aljeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetako baldintza zailetatik urrun igaro dezaten.

Esperientzia, haurrentzat ez ezik, harrera familientzat ere aberasgarria da. Aukera paregabea da pertsonen arteko loturak sortu, kultura eta errealitate berriei buruz ikasteko, eta komunitateen arteko elkartasuna eta elkar ulertzea sustatzeko.

Gainera, parte hartzean, Mendebaldeko Saharako egoera politikoaz sentsibilizatzen eta une zail hauetan gehien behar dutenei laguntzen laguntzen duzu.

Esperientzia eder honetan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Darahli elkartearekin apirilaren 15a baino lehen. Bidali mezu elektroniko bat darahlizumaia@gmail.com helbidera edo deitu 605 70 14 63 telefonora.

Zestoan Harrera familiak izan direnen iguruan irakurri dezakezue hemen: Saharako bi haur gure artean




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide