oporretan ere praktikatu eta bizi euskaraz

Oporretan ere praktikatu eta bizi euskaraz!

Ikasturtea amaitzear dugu, eta euskaltegiko eta Praktikatuko lagunon azken afariarekin batera etorri ohi dira udako oporrak. Zestoako mintzalagun askok ere oporrak hartuko ditugu eta, euskaraz praktikatzen jarraituko dugun arren, datorren ikasturte hasierara arteko besarkadak eman ditugu jada. Balorazio oso ona egin dugu mintzalaguneko partaideok. Mintzalagun kopurua eta taldeak haztea lortu dugu, eta kideok oso pozik gaude, batzuk elkar ezagutu berri dugulako eta beste batzuk, berriz, urteak daramatzatelako giro onean elkartzen eta asteko ohitura onei heltzen.

Ez kezkatu, ordea! Batzuek egitasmoan oporrak hartuko badituzte ere, udan euskara praktikatzen jarraitu nahi duzuenontzat bada aukera! Ikasturtean zehar euskara hobetzeko praktikatzen aritu zaretenok, edo hasi nahi duzuenok, aukera duzue udan ere horretan jarraitzeko gure zenbait mintzataldetan, euskarak oporrik har ez dezan. Udan ere euskaraz praktikatu nahi baduzu edota beste norbaiti euskaraz praktikatzen lagundu nahi badiozu kafe edo garagardo baten bueltan, poteoan, mendian…jarri gurekin harremanetan hila amaitu aurretik!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide