Ostegunean Arroa Behearen txanda

Pasa den udaberrian, energia subiranotasunerantz pausoak emateko helburuarekin udalerri mailan komunitate energetikoa eratzeko elkartzen hasi ginen. Hastapenetan gauden arren, lehenengo proiektuak planteatzen hasiak gara. Lehentasuna eman nahi diegun proiektuen artean dago Arroa Beheko frontoian eguzki-panelak jartzea. Horretarako arroarrekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da, guztion partaidetza behar dugu.
Orain bi aste Aizarnan egin bezala, urriak 27, ostegunez, arratsaldeko 18:00etan bilera zabal bat egingo dugu Eskola Zaharrean. Bertan, besteak beste, taldearen aurkezpentxo baten ondoren proiektuari buruzko argibide batzuk emango ditugu.

Oharra: Proiektuari buruzko balorazio errealista egiteko garrantzitsua da interesa dutenek argindarraren faktura bat (azkena bada hobe) eta titularraren NAN fotokopia eramatea bilerara. Informazio hau argindarraren gastu orokorra estimatzeko erabiliko da, egin beharreko proiektua tamaina horretara doitzeko. Datuak emateak ez du inolaz konpromisorik suposatuko, proiektuan ala energia komunitatean parte hartze edo ez, aurrerago erabaki ahal izango da. Ahalik eta faktura gehien biltzeak asko lagunduko digu proiektuari forma egokia eman eta planteamendu tekniko-ekonomiko erreala egiten




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide