Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

‘Eskobien atzetik’ antzezlana eskainiko dute, bihar, ostirala, arratsaldeko 17:30ean, Arroabean. 60ko hamarkadako kale-garbitzaile batean oinarritutako ikuskizuna da, zinema mutuaren karismaren eraginarekin.
Protagonistak kaleak zeharkatzen ditu bere gurdiarekin, hau da, bere lagun leialarekin. Keinu-pailazo baten legez, bere hanka-sartze eta aldrebeskeriak konpontzen ditu ikuskizuna sinpatiaz eta trebetasunaz jositako une kuttuna bilakatuz.