Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako gaztelekuak, Udalak eta liburutegiak bultzatuta, 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako komiki tailerra antolatu dute Hitzetik Loratu programaren baitan. Saioak martxoaren 14an eta 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, eta Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzaile, komikigile eta muralgileak gidatuko ditu. Parte-hartzaileek marrazketako truku errazak ikasteko aukera izango dute, eta, gainera, pertsonaia bat sortu eta komiki bat osatzeko dinamika landuko dute.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek martxoaren 7a, ostirala, baino lehen izena eman beharko dute. Horretarako, Zestoako gaztelekuan edo gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 68 40 29) egin daiteke izen-ematea.