Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoan datorren ostiralean, urriaren 31n, ospatuko da Gau Beltza. Hori dela eta, ospakizunari lotutako hainbat ekintza egingo dira aste osoan zehar, herriko haur eta gaztetxoak festa giroan murgiltzeko.
Egitaraua honakoa izango da:
Urria 28, asteartea
· 17:00etan: Kalabazak hustutzeko tailerra Gaztelekuan (parte-hartzaileek beren kalabaza eraman behar dute).
Urria 29, asteazkena
· 17:00–18:00: Barbantxon Gau Beltzeko eskulanak (HH4 eta HH5).
Urria 30, osteguna
· 16:30–19:00: Kalabazak hustutzeko tailerra Gaztelekuan (LH3).
Urria 31, ostirala
· 17:00–18:00: Barbantxon Gau Beltzeko eskulanak (LH1 eta LH2).
· 17:00etan: Kiroldegiko aterpean aurpegi margoketa.
· 18:30ean: Hilerritik kalejira isila kandelekin. Ondoren, arkupetan bideo emanaldia eta abestiak, eta plazan gaztaina erreak.
Antolatzaileek gogorarazi dute etxeko arropa zaharrekin mozorrotuta etortzeko gonbitea luzatzen dutela.