Ostiraleko profesionalen pilota partidarako 350 sarrera inguru erreserbatu dira jada
Danbolin— 2019-09-02Datorren ostiralean hasiko dira amabirjinak eta Zestoako Pilota Elkarteak pilota jaialdi bikaina antolatu du kiroldegiko frontoian. Lehendabizi, Jaka-Bikuña eta Etxeberria- Ladis Galarza binakakoen txanda izango da. Ondoren, partida nagusia jokatuko da eta binakakoak Altuna-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta izango dira. Partidak ikusteko 350 sarrera inguru erreserbatu dira jada. Egun bertan sarrerak erosteko aukera izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera eta erreserba egin dutenek bertan jaso ahal izango dituzte. Salneurria 30 eurokoa izango da.
Oharra: Sarrera erreserbatu nahi izanez gero deitu 634 434 742 zenbakira.