Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak otsaileko egitaraua iragarri du. Hilaren 11n, Lamiak eta Pelax taldeek kontzertu bana eskainiko dute iluntzeko 22:30ean hasita. Otsailaren 15ean, “Zer ari da gertatzen Ukrainian eta Sirian?” hitzaldia eskainiko dute Siriaren aldeko Euskal Herriko Elkarteko kideek arratsaldeko 18:30ean, Alonderoko kultur aretoan. Hilaren 20an, film emanaldia izango da 18:30ean hasita eta otsaila amaitzeko pintxo-potea eta dardo txapelketa egingo dituzte, hilaren 24an, 18:30ean.