Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo egin zen Kultur Etxeko aretoan datozen festetako paella lehiaketa antolatzeko lehen bilera.
Hainbat gai jorratu ziren bertan; lehendabizi egitaraua irakurri zen, eta jarraian, Fernando Arzallus kulturako teknikariak azaldu zuen 2012tik 2015era bitarteko paella lehiaketatik diru-soberakina zegoela, 5000€ ingurukoa. Diru-kopuru hori festa batzordearen eskutan jartzea erabaki zuten bertaratu zirenek.
Ondoren, parte hartuko duten kuadrillek eman zuten izena. Kuadrilla guztien artean egin zen zozketa eta aurtengo paella lehiaketa antolatzeko kuadrillen taldea osatu zen: sei kuadrilla, guztira.
Datorren hilabetean izango da egunean bertan egin beharreko zereginen lan-banaketarako bilera, antolaketa taldeak deituta.