Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Igandean, uztailak 24, jokatu ziren Euskadiko Sega Txapelketako bi kanporaketak, Aiako Andatza auzoko Aristerrazu belardian. Kanporaketan parte hartu zuen Iban Pardok, eta bere taldean hirugarren eginda, finaletik kanpo geratu da.
Bederatzi segalari aritu ziren finalean, bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko lehen biek lortzen zuten finalerako txartela. Lehen multzoan, Jokin Etxeberria (1646kg) eta Julen Gabirondoren (1499.5kg) atzetik sailkatu zen Pardo (1449.5kg), eta aurreneko biak izango dira finalean, bigarren multzoan lehiatu ziren Igor Esnaola (1373kg) eta Arkaitz Arteagarekin (1343.5kg) batera.
Abuztuaren 7an jokatuko da finala Asteasun.