Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta palestinar herriari babesa adierazteko, Euskal Herriko sindikatuek lanuztea eta mobilizazioak deitu dituzte biharko, asteazkenerako. Askotariko deialdiak egin dituzte han eta hemen, eta Zestoan ere izango da protestarako hitzordua. Kontzentrazioa Udaletxe aurrean izango da, 11:00etan, gehiengo sindikalak deituta.
Zestoako Udaleko langileek bat egingo dute sindikatuek deitutako lanuztearekin, eta ondorengo zerbitzuetan izango du eragina:
– Udaletxea: 11:00etan itxiko da.
– Kultur Etxeko bulegoa: 11:00etan itxiko da.
– Liburutegia: 11:00etan itxiko da; arratsaldez ohiko ordutegian irekiko da berriro.
– Kiroldegia: 11:00etatik 14:00etara itxita egongo da.