Palestinar erresistentziaren aldeko mendi erronkaren laburpen bideoa
— 2025-11-04Goizeko 6:00tatik hasita, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako 11 tontorretan Palestinako bandera bana jartzea lortu genuen. Mila esker parte hartu zenuten eragile zein herritar guztioi.
Hala ere, ezin dugu mendi erronkaren helburua ahaztu, palestinar erresistentzia babestu eta Israelen desagerpena aldarrikatzea. “Su-etena” indarrean sartu zenetik, palestinarren aurkako erasoak ez dira eten, edozein aitzakiapean, ia 500 palestinar erail dituzte Sionistek eta laguntza humanitarioa blokeatu dute, besteak beste.
Beraz, mobilizazioz zein Palestinar herriarekiko elkartasunez beteriko momentu honetan, babesa norabide konkretu batean bideratzea tokatzen zaigu. Palestinar erresistentzia babestu, Israelen desagerpena aldarrikatu eta Israelekin harreman oro eteteko eskatu behar dugu . Hurrengo asteetan norabide horretan sakontzera dei egiten dugu.
Gora palestinar erresistentzia!

