Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pantailak Euskaraz izeneko ekimenak, Udalaren laguntzarekin, Pantailak Euskaraz izenburupeko hitzaldi-tailerra antolatu du biharko, astearterako. Hitzaldia Alonderoko aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara.
Tailer honetan, hainbat gai jorratuko dira. Besteak beste, ikus-entzunezkoen munduan euskarak duen presentzia urria izango da hizpide. Horrez gain, seme-alabentzat streaming plataformetan eta interneten dauden euskarazko baliabideen berri emango dute.