Albisteak

Parte-hartze handia izan zuen atzoko jokabide suiziden inguruko hitzaldiak

Atzo maiatzaren 22an, jokabide suiziden inguruko hitzaldia egin zen Zestoako eskolan. Psikologian doktorea eta UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoaren eta Osasunaren eta Ikerketaren Metodologiaren Saileko irakaslea den Alexander Muelak eman zuen hitzaldia.

Ekitaldiaren helburua haurren osasun mentalerako funtsezkoa den gai bati heltzea izan zen. Gaia gizarteratzeari eta pentsamendu suizidak dituzten pertsonak ez isolatzeari garrantzia handia eman zion eta hauen aurrean, herritik sortutako elkargune eta baliabideek asko lagun dezaketela ere azpimarratu zuen.

Hitzaldia antolatzeko Zestoa, Aizarna eta Arroako eskolekin batera Ekain guraso elkarteak hartu zuen parte eta elkarlanean antolatutako ekintzak harrera ona eta parte-hartze handia izan zuen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide