Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Danbolinen poltsa berriak atera ditugu bazkideentzat. Azken hogeita bost urteotan gure proiektua aurrera ateratzen lagundu duzuen guztioi nahiz bidean batu zaretenoi eskertzeko, bazkide bakoitzak merezitako oparitxoa jasotzeko aukera duzue.
Oraindik ez baduzu hartu zurea, gure Kultur Etxeko bulegotik pasa zaitezke aste barruan, 08:00etatik 15:00etara bitartean. Gurekin harremanetan jartzeko, berriz, info@danbolin.eus helbidera idatzi edo 722 609 265 telefono zenbakira deitu nahiz mezua bidali.
Eskerrik asko, bazkide! Guztion artean Danbolin!
*Danbolineko bulegoa Kultur Etxeko beheko solairuan dago. Bi eskailera aldiak pasata, AEK-ren bulegoaren eta Kultur teknikariaren bulegoaren ondoan.