[POSTONTZIA] Alkatearen kajoia

Horratx nire kajoia ikusgai, norbait alkatearen kajoiaz oso kezkatua bizi dela jakinik.

Bide batez, udal langileei pankartak kentzeko agindu bortitzak ematen dizkiedala eta, zinez egia da; benetan, ze arraroa pankartarik gabe Zestoa!

Gaztetan gure herriko tabernetan erregetoi eta antzekoen estorburik gabe, maiz Xabier Leteren aho bizarrik gabeko letrak genituen kantagai eta azkenaldian orduan buruz ikasiak, “teologia, ideologia” sortako bi bertso hauek sarriegi datozkit burura:

“Handik aurrera Adan jartzen da

su ta gar kausaren alde,

folleto batzuk eman diozkate

hutsaren truke, debalde,

Marx eta Lenin irakur ditzan

gehiegi nekatu gabe,

hiru astean egiten zaigu

fede berri baten jabe

Eta horrela bihurtzen dira

teologiak programa,

nolabaitean arindu nahirik

gizonak daraman zama.

Ez baldin badu guztiz galdu nahi

nahiko eskas duen fama

Mosku aldera itzul liteke

Erromako elizama”

Madarikatuak gu, inoiz iraultza galduetan zaildu eta gaur burgesiaren atzaparretan eroriak!

ALKATEA




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide