Albisteak

[PUBLIZITATEA] Baratze zaintzaren oinarriak ezagutzeko ikastaroa antolatu du Kimubatek

Baratze zaintzaren oinarriak ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Kimubat Gardenen datorren uztailaren 15erako.  Kimubat Taldeko Aitziber Otegiren eskutik, baratze bat lantzen hasteko funtsezko jarraibideak emango ditu.
Saioa Kimubat Gardenen izango da eta bi ordu iraungo ditu, 17:30etatik 19:30era. Nekazaritza ekologikoa zer den, zein lanabes erabili eta zertarako, ongarri motak eta erabilpena, garaian garaiko barazkiak landatzeari buruzko gakoak eta abar ikasiko dituzte parte-hartzaileek.
Prezioa 5 eurokoa izango da (bazkideentzat, doan), eta % 10eko deskontua izango dute partaide guztiek baratze zaintzarako produktuetan. Parte hartu nahi dutenek garden@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Bazkide izatearen abantailak
Kimubat Gardenek dendako bazkidetza ekimena abiarazi du, doako formakuntza eskaini eta landareetan zein animalientzako produktuetan deskontuak lortzeko. Horrez gain, ‘outlet’ atala sortu du Kimubaten, astero produktuak prezio murriztuan eskuratu ahal izateko. Bazkide izateko interesa dutenek, Azpeitiko dendako kutxan dagoen
formularioa bete besterik ez dute egin behar.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide