Albisteak
‘Pumori, mendiaren alaba’ dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango dira hilaren 13an Kultur Etxean
— 2019-02-07Joan den hilaren 24an estreinatu zen ‘Pumori, mendiaren alaba’ dokumentala Azpeitiko Soreasu antzokian. 2001. urtean elur-jausi baten harrapatuta hil ziren bost mendizaleen historia eta istripuaren ostean Nepalgo Suku neskatoaren eta Beñat Arrueren familiaren artean sortutako harremana kontatzen du dokumentalak. Portale Kultur Elkarteak eta Agiro Mendi Klubak antolauta, datorren otsaialren 13an izango da lana ikusgai Kultur Etxean. Hitzordua arratsaldeko 19:30ean izango da. Xabier Ostolaza eta Jon Odriozola zestoarrak espedizio hartako kide izan ziren eta emanaldiaren amaieran euren bizipenak kontatuko dituzte. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai Portalen, hiru euroren truke. Sarreretatik lortutako dirua SOS HIMALAYA elkartearentzat izango da.
Hemen duzue Danbolinek Odriozola eta Ostolazari dokumentalari buruz egindako elkarrizketa:
Egin zaitez bazkide