Albisteak
Rodeo taldeak Italiako ‘Suns Europe’ jaialdian joko du bihar iluntzean
— 2018-11-30Italiako Udine hirian ospatzen den Suns Europe musika jaialdian izango da Rodeo talde zestoarra. Munduko hizkuntza minoritarioetan abesten duten taldeek osatzen dute 2009az geroztik, musika, zinema eta literatura uztartzen dituen festa honen egitaraua. Atzo eman zioten hasiera aurtengo hitzorduari eta igandera bitartean izango da zer gozatu Italiako Friul eskualdean kokatuta dagoen hirian. Rodeo taldeaz gain, Amama film euskalduna ere proiektatuko dute jaialdian. Filmaren zuzendari den Asier Altunak aurkeztuko du ekoizpena.
Zestoarren txanda bihar iritsiko da, iluntzeko 21:45ean. Kontzertua zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Suns Europe-en Facebook orrialdearen bitartez. Taldeko kideek azaldu dute oso interesgarria dela horrelako jaialdi batean egoteko aukera izatea. “Gure egoera antzekoa dauden musikariak ezagutu eta hauekin esperientziak banatzea oso aberasgarraia da” adierazi dute.
Disko berria
Laukote zestoarrak atzo aurkeztu zuen laster kaleratuko duten “Dilmun” disko berriaren “Lur Xurgatuak” aurrerapen kanta. Ia urte guztian zehar ‘Bide galduak’ biran murgilduta ibili dira eta azken bi hilabeteetan zestoako Gaztain Estudioetan lan berria grabatu dute.
Egin zaitez bazkide