Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Rural Zombies taldeak bere ibilbide musikaleko azken kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 8, Gaztetxean, Polybius laukotearekin batera. Hasiera batean aurre-salmentan jarritako sarrerak azkar agortu direnez, sarrera guztiak kontzertua baino lehen saltzea erabaki dute antolatzaileek. Txartelak Fati eta Uztapide tabernetan eskura daitezke, bost euroren truke. Kontzertua baino lehen sarrerarik gelditzen bada, egunean bertan erosteko aukera egongo da.