Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Azpeitiko Añota sagardotegira irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak martxoaren 4rako. Goizeko 9:00etan irtengo dira Gurutzetik. Eguerdi aldera iritsiko dira sagardotegira eta bertan bazkaldu ondoren, autobusez itzuliko dira herrira.
Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena 610 683 723 telefonora WhatsApp mezu bat bidalita. Izena emateko azken eguna otsailaren 22a izango da, eta irteerak 40 euroko prezioa izango du.